Administrazio Kontseilua 20.00tik gauerdi arte bildu da.
Gaiak : 2009ko programazioa, informazio bilkura antolatu.
Hor zirenak : Sebastien, Eztitxu, Iban, Patrik, Ixa
Barkatuak : Stephanie, Patxi, Virginie
Eskas : Greco
2009ko programazioa
Bukatu dugu eta urtarrilaren 22an aurkeztuko dugu
Informazio bilkuraren antolaketa
Patrikek IDBren antolaketa berritz zehaztu du (zerbitzuak eta ekintzak). IDB-k taldeekin lan eginen du eta taldeek berek dantzariekin egin beharko dute. IDBk bere zerbitzueri esker, taldeeri bere laguntza sentiarazi behar die (norbaitek deitzen duenean, erantzuna segidan ukan behar du edo egunean berean berantenez).
Ispiritu hori aurkeztua izanen da lehenik. Ondotik, 2009ko egitaraua aipatuko dugu. Bukatzeko, opari bat eskainia izanen da.
Informazio bilkura : Urtarrilaren 22an, 20;00tan Luhusoko Herriko etxean